XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikustekoak ziren eta entzutekoak, arrabal aipatu hartako kafetxeetan zehar ibili ohi ziren poeta eta artista hauek: eta beste batzuk.

Adore haundikoak ziren eta sasoirik onenean zeuden.

Bizi nahi izugarria zuten.

Giza ikuspegia, hizkuntza poetikoa eta arte giroa guztiz eraldatu eta biziberritu nahirik ekin zioten.

Denak hiztun, denak iraultzaile, behin baino gehiagotan iskanbila ederrak aizatzen zituzten.

Artista eta poeta talde honek, hain zuzen, gizaldiaren lehenengo urteetan, kultur sentiberatasun berria sortu eta zabaldu zuen mundu guztira.

Ohi ez bezala apartekoa zen horien artean gure Max Jacob .

Bera zen taldearen epizentroa.

Adimen bizia zuen, hitz liraina eta irudimen aberatsa.

Guztiz fantasiosoa zen eta kontu kontalari bikaina.

Txinpartaka jartzen zituen begiak, eta keinuz eta muxinkaz, berebiziko deabrukeriak egiten zekien.

Iseka eta trufakerietan trebea zen, eta jolas giroa sortzen zuen beti bere inguruan.

Erraz jartzen zituen guztiak irri eta parreka; baina, bazekien eztenka finak ematen eta ziri ederrak sartzen ere.

Kultur iraultzarako ironia zigortzailea erabili ohi zuen.

Poeta eta artista bezala, gero eta izen haundiagoa lortzen ari da eta dirua ere badatorkio.

Inor baino gehiago izan nahian eta ustean dabil.

Era guztietako harremanak ditu.

Jan-edanetan mokofin eta ase ezin dabil; sexukerietan, berriz, guztiz gordin eta lotsagabe; drogak ere txastatzen ditu.

Bere ordikeriak eta guzti, ordea, gutxi bezala pertsona atsegina da, eta erraz eta erruz maite dute askok eta askok.